Ainhoa Bueno · Mikel Zabalza Gogoan · 2025.12.09

Mikel Zabalza Donostiako autobus publikoen langilea zen 1985ean Guardia Zibilak atxiki, torturatu eta erail zuenean. Gertakariak, eztabaida politikoaren erdigunean, mobilizazio sozial erraldoia eragin zuen Euskal Herrian, manifestazio jendetsu andana baita greba orokor bat ere. Mikel desagertua egon zen 20 egunetan izandako ekintza horien artean, bere lankideek egindako protesta ikonikoa izan zen. «Hemen ez dago gidaria, non dago?» zioen Donostiako udaletxeraino eraman zuten autobusetik zintzilikatutako pankartak.

40 urteren ostean, ekintza hura berreskuratu du Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak. Azaroaren 26an, Mikel Zabalza desagertu zen egunean abiatu zen autobusa Donostiako Bulebarretik. Autobusa Euskal Herriaren zati bat zeharkatzen ari da, Orbaizeta, Iruñea, Bortziriak, Altza eta Donostia lotuz. Eta hala jarraituko du abenduaren 14an, Mikel Bidasoa ibaian agertarezi zuten egunean, birari amaiera eman arte, Donostian egingo den ekitaldi nagusi batekin. Eta honetaz gehiago jakiteko, Zebrabidean izan da Ainhoa Bueno, Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kidea.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK: Urak arraberritzeko gaitasuna du ...

ar. Abe 9 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan