Podcast: Play in new window | Download
Gaur abenduaren 3a da. Euskararen Eguna. Eta Zebrabidean Euskaltzaleak garen heinean, egun honetan tarte berezia eskaini nahi izan diogu gaiari. Euskalgintzan badago adostasun bat momentu klabe batera iritsi garela, aurrera edo atzera egiteko puntura. Egoera horretan, Iñaki Iurrebasok eta Garikoitz Goikoetxeak ekarpen bat egin dute: euskararen osasun egoera irudikatu, eta urteetan mitifikatu diren ideia gako batzuk desmuntatu dituzte, ‘Esnatu ala hil’ liburuaren bidez. Eta horren inguruan gehiago jakiteko, Zebrabidean izan dugu Garikoitz Goikoetxea.






























