Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan Zebrabideko Oinherriren tartean Hiritik At izan dugu hizpide. Hiritik At kooperatiba Oinherriren Bazkide Sustatzaileen taldeko kide da. Hirigintza hezitzailea oinarri, auzo, herri eta hirien antolaketan aritzen dira lanean hirigintza eredua beste hainbat jakintza-arlorekin harreman zuzenean landuz, hala nola, soziologia, arkitektura, politika publikoak, ekologia, lurralde antolaketa…
Tokiko garapenaren bitartez lurralde baten hazkunde sozio-ekonomiko iraunkorrera bideratutako prozesuak lantzen dituzte hauek, etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe, egungo belaunaldien bizi-kalitatea bermatzea helburu dutela. Eta honetaz gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Izaskun Soto, kooperatibako kidea.






























