Amaia Arruti eta Asier Arroita · KORRIKA · 2025.11.13

Korrikaren 24. edizioa Atharratzetik abiatuko da 2026ko martxoaren 19an eta Bilbon bukatuko da hamaika egun beranduago, martxoaren 29an. 2.500 kilometro egingo ditu Euskal Herria gurutzatuz euskararen aldeko lasterketa erraldoiak, gau eta egun geratu gabe. Guztiok dakigu zer den korrika, guztiok hartu izan dugu noizbait parte, 11 egunez 2.500 kilometro gau eta egun geratu gabe. Baina oso gutxik dakite zer den Korrika bezalako egitasmo erraldoi bat antolatzea. Zer egin behar izaten da korrika antolatzeko? Hau erantzuteko Zebrabidean izan dira Amaia Arruti, AEKko kidea eta Gipuzkoako Korrika arduraduna, eta Asier Arroita, AEKko kidea, IKTko lan taldearen arduraduna, eta Korrikako furgonetako kidea.

 

Hurrengo podcasta

Musika Tertulia · 2025.11.13

og. Aza 13 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan