Podcast: Play in new window | Download
Grabitate zentroa leku imajinarioa da. Berton indar guztiak batzen dira egonkortasuna eta oreka eskuratuz. Iruñaldiaren bigarren edizio hau grabitate-zentroaren bila dabil. Lehen urrats dardartiak erakutsi zuen bidea. Bigarrenak, berriz, abialdiaren iraunkortasuna ondu beharko du.
Herri honek ere grabitate-zentroa behar du. Euskaldunen hiri buruzagia erdigunea eskuratzen dabil. Iruñeak argia bereganatu du. Gure kulturak erreferentziala behar du izan. Iruñaldia pauso apala baino ez da oreka eta egonkortasuna bilatzen duen sormen-bidaia honetan.
Eta abialdiaren iraunkortasuna nola onduko den azaltzeko Zebrabidean izan da Amaia Ocerin.






























