Galtzagorri Elkartea Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Elkartea da, eta pasa den denboraldian kolaboratzaile fidel izan ziren Zebrabidean, eta aurten ere horretan jarraituko dute. Hilabetean behin Zebrabidean izango da Izaskun Jauregi Galtzagorri Elkarteko Idazkaria, eta gaurkoan Ilustratzaileez aritu gara. Horretarako laguntzaile bikainak izan ditu gaurkoan: Maite Gurrutxaga ilustratzailea, eta Asun Agiriano Arrasateko liburutegiko zuzendaria.






























