Gaurkoan, denboraldi honetan estreinekoz, baina aurreko denboralditik zuzen zuzenean, Zebrabidean izan da Ignazio Arakistain musikaria. Bi astean behin izango da gurean, zenbait konturen inguruan solasean, baina batez ere, musika klasikoaren inguruan solasean. “Hariekin manipulatutako alter ego teatralak, txotxongiloak alegia, ugaritan erabili izan baidituzte konposatzaile zenbaitek beraien lanak plazaratzeko. Gehienetan umeentzako zerbait egin nahia aitzaki hartuta, opera minimalistak, produkzio partikularrak eta gaurkoan ezagutuko ditugun bitxikeriak ondu dituzte”.






























