KULTURKUBOA : Irratia GIra komunitatea + Selkieren Harpa (Eskoziako ipuina)

Aste honetako Kultur Kuboan : Gure Irratia, Lapurdiko lehen euskarazko irratiak, egoera ekonomiko larri bat pairatzen duela iragarri du 2025. udazkenean. Egiturazko 40.000 euroko aurrekontuko defizitari aurre egiteko, hiru ardatz dituen « Irratia GIra » izena duen kanpaina abiatu dute. Gure Irratiko lehendakaria den Haritza Camblongek, tokiko irratien garrantzia aipatzeaz gain, « Irratia GIra » egitasmoaren xedea azaltzen dauku.

Gaurko bigarren gaiarekin berri on bat iragartzen dugu : RadioKulturan haurrentzako pentsatutako audio-irakurketen eskaintza berria hedatuko dugu. Frantsesez eta euskeraz grabatutako ipuin labur hauek hutsune handia betetzen dute. Musikaz lagundutako eta 10 minutu baino gehiago irauten ez duten istorio hauek munduan zehar bidaia bat eskaintzen dute. Entzun : Selkieren Harpa (Eskoziako ipuina).

 

Musika : Alguillo eta Alkimistak « Tuneletik », Morsheeba « Blood like lemonade », Kaskezur « Egia, begira »

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

6x03: Legazpin kultura gutxi

al. Urr 13 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan