KULTURKUBOA : Enekaren ipuin dantzatua + Kiribilen loreak arte galerian daude …

Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil Konpainiak bi urte igaro ditu Angeluko FAM Etxeko eritasun psikikoak dituzten helduekin « Loreak » deitu duten sorkuntza proiektua eramaiten. Antzerki ikusgarri bat gauzatzeaz gain, arte plastikozko obra ugari ekoiztu dituzte eta, artelan horiek Angeluko « Art Taffik » galerian ikusgai izanen dira azaroaren 22arte.
Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako zuzendari artistikoak, « Loreak » proiektua aurkezten dauku …

Bestalde, Hazpandarra den Eneka Bordato Riaño, dantzaria eta « Dantzalai » konpaniaren sortzaileak, bere ipuinaldi dantzatua den « Xana eta bere sudur gorri magikoa » ikuskizuna aipatu dauku…

Musika : Lukiek « SnK », Russian romance (Nikolay Sakharov, Alexey Firsov, Dmitry Omelchenko, Dmitry Matveenko) « This moonlit night // Разбудил меня стон ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Beranduegi 3x5: Yogalari guztiak sutara!

al. Aza 14 , 2022