Euskal Herriko Dantzari Eguna urriaren 4an iritsiko da aurten, eta Laudion izango du bere plaza nagusia. Herria musikaz, kolorez eta tradizioz jantziko da egun osoan zehar, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik ez ezik, diasporatik ere etorriko dira dantzariak. Guztira 50 talde inguruk hartuko dute parte, kaleak eta plazak euskal folklorearen aberastasunez betez. Goizeko azokatik hasi eta gaueko erromeria arte, dantza izango da protagonista, bai aurrez aurre, bai pantaila handien bidez munduko euskal komunitateak ekarriko duen “zortzigarren lurraldean”.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Euskal Herriko dantzari eguna first appeared on Bilbo Hiria irratia.