PIPERPOLIS: “Argitzala”, Jurgi Ekizaren bakarkako bigarren fruitua, Bilbon Kafe Antzokian aurkeztuko du

Jurgi Ekiza musikariak bakarkako lana argitaratu berri du. Hazparnekoa musikaria Willis Drummond taldeko kantari eta gitarrista gisa ezagutu genuen lehenik. Aspalditik, ordea, bakarkako bidean ere murgilduta dago, eta hamar urteko ibilbide horren bigarren fruitua ekarri digu uda honetan: Argitzala diskoa. Lan berezia da, osorik bere kabuz sortu baitu: musika tresnak, ahotsa, nahasketa eta masterizazioa. Euskal Herriaren eta Polinesiako Punauuiaren artean isolatuta grabatu zuen, argiaren eta itzalaren arteko kontrasteak josi nahian. Hamaika kantu biltzen ditu, emozio kontrajarriak ardatz: dolua, bakardadea, maitasuna, poz hutsa edota ihes egiteko beharra. Abuztuaren amaieran kaleratu zen diskoa, eta irailaren 18an hasiko du aurkezpen bira Bilbon, kafe Antzokian. Euskal Herriko herriz herri 20 kontzertu baino gehiago emango ditu ondoren. Hemen duzue entzungai berarekin izandakon solasaldia.

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: “Argitzala”, Jurgi Ekizaren bakarkako bigarren fruitua, Bilbon Kafe Antzokian aurkeztuko du first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

ADI - Vice Roxa edo Naiz Presidente!?

az. Ira 17 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan