KULTURKUBOA : Jon, Xoriño ibiltaria + Bearekin Mesfida Zaitez …

Aste honetako Kultur Kuboan : Itsasuarra den Jon Itcaina kantaria eta txistulariak musika intimista eta transozeanikoa egiten duela erraiten ahal genuke. Euskal Herriko eta Latinoamerikako kulturak nahasten ditu, Xabi Albistur gitarjoleak lagundurik. Hazparneko « La Fabrique Affamée » konpaniak antolatutako 2025eko Sorbidean festibalean parada izan dugu Jonekin solastatzea.

Bea Salaberri Baxenafartarra euskara irakaslea da lanbidez bainan azken urte hauetan, literaturaren zaletasuna garatu ondoren, hainbat ipuin edo liburu plazaratu ditu. « Baionak ez daki » helduentzako ipuin liburua argitaratu zuen 2015. urtean (Susa argitaletxean) eta berriki « Mesfida zaitez » eleberria aurkeztu du (Txalaparta, 2024).

Bea Salaberrik, literaturarekiko dituen bizipenak azaltzeaz gain, « Mesfida zaitez » liburuan jorratu nahi zuen gai nagusia aitortzen dauku …

Musika : Jon Itzaina « Ixiltasunaren lorea », Jurgi Ekiza « Noizbehinka »

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Tradizioa mantentzea, nere ikasgai nagusia ! (Agus Barandiaran)

ar. Ira 16 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan