KULTURKUBOA : Andoni « Bekataria » + Touréren « Musker amarruak » + Intzarekin « Aheri »

Aste honetako Kultur Kuboan : Andoni Ollokiegi, Pasaiako musikari gazte, ezaguna bilakatu da Euskal Herriko edota munduko abestiak paratzeko duen moduagatik. Berriki, bere lehendabiziko diskoa kaleratu du : « Bekataria ». Bere diskoa aurkezteaz gain, musikarekin izan duen topaketa eta horrek zer ekartzen dion kontatzen digu Andonik.

Ondoren, Jon Arretxe « Musker amarruak » liburua aurkezten dauku. Honetan, Touré, bere azken eleberrietako pertsonai famatuak, Kanariar uharteetako bidea hartu du. Liburu honen trama Las Palmaseko kirol apustuen negozio ilunetan zergaitik kokatu duen salatzen dauku Jon Arretxek.

Bukatzeko, Benito Lertxundiren koruetan hasi ondoren, Oriokoa den Intza Unanue abeslariak 2018an ekin zion bakarkako ibilbideari, eta berriki bere bigarren diskoa kaleratu du: ‘Aheri’. Bere bizipenei buruzko hausnarketa eginez, 10 kantu bildu ditu lan horretan. Azken lana aipatzeaz gain, bere hastapenak eta musikak zer ekartzen dio kontatzen digu Intzak.

Musika : Gatibu « Infinitorantz », Luigi Tenco « Come Mi Vedongo Gli Altri » (Italia – 1962), Queen « Mustapha »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

'∫ateliteak' ihauterietan murgilduta

al. Ots 12 , 2024