LANAREN EKONOMIA: Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Gaurko irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, bai mundu mailan bai Euskal Herrian gertatzen ari dena. Horretarako, erreakzionarioek erabiltzen dituzten diskurtso nagusiak izan ditugu hizpide: segurtasunaren aitzakia, anti-feminismoa, etorkinen kriminalizazioa eta aberriaren gainbeheraren beldurra, besteak beste.

Lehenik, Ander Balanzategi kazetariarekin aritu gara solasean, Diario Vascoko erredaktorea eta Hordago argitalpeneko editorea. Berarekin kaleetan agertzen ari diren pintaketa arrazistak eta muturreko etnonazionalistek sareetan duten jarduera izan ditugu aztergai. Trintxerpe, Egia eta antzeko auzoetako pobreziaren aurkako eztandak irakurketa politiko bat eskatzen dutela ondorioztatu dugu, eta horren harira, ezker abertzaleak gai honen inguruan izandako barne eztabaidak ere aztertu ditugu.

Ondoren, Axier Lopez kazetaria izan dugu gonbidatu Argia atalean. Berarekin Israelek faxismo globalari nola bidea irekitzen dion eztabaidatu dugu, eta halaber, Trump, Milei eta bestelako liderren aurrean zer borroka molde eta alternatiba eraiki daitezkeen aztertu dugu.

Clara Zetkinek 1923n idatzitakoa (Katakrak, 2022) izan dugu gai hauen gaurkotasuna ulertzeko lagungarri, adibidez Internazional Komunistan goi bilkuran esaten zuenean : “Ulertu beharra dugu ezbairik gabe gero eta masa zabalagoak dabiltzala gure garaiko sufrimendu lazgarririk ihes egin nahian. Eta hor kontua ez da tripa betetzea bakarrik, ez: haietan onenak atsekabe espiritual sakon bati ihes egin nahian dabiltza. Esperantza berri eta sendo baten irrikaz daude, ideal berri eta irmo batzuen irrikaz, eta natura, gizartea eta beren bizitza ulertzen lagunduko dien mundu-ikuskera baten grinaz: mundu ikuskera bat ez dena izango formula antzu bat, baizik sortzailea, eraikitzailea. Ez dugu ahaztu behar faxista-talde biolento horiek ez daudela osatuta, soil-soilik, gerrazko gaizkilez, terrorezalez, lunpen ustelez; hizpide ditugun maila sozial horietako kiderik kementsuenak ere badaude haien artean, garatzeko ahalmenik handiena dutenak hain justu. Serio aritu behar dugu, haien egoerarekin eta irrika sutsuarekin ulerbera. Haiekin batera lan egin behar dugu, eta erakutsi badela soluzio bat ez daramana atzera, baizik eta aurrera, komunismora. Horrela komunismoak mundu-ikuskera gisa duen gailentasunari esker, aldeko jarriko zaizkigu”.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Imanol Etxebarne · EHZ

ol. Eka 13 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan