Zinegoak jaialdiak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia bere 22. edizioa ospatuko du 2025eko ekainaren 23tik 30era, 50 jarduera baino gehiagorekin. Edizio honek erresistentzia eta afektuen sareak izango ditu ardatz, eta 15 film luze lehiatuko dira sail ofizialeko hiru kategorietan: FIK, DOK eta KRAK. Halaber, film laburren hiru ziklo berri izango dira: Maitasun sareak, Erresistentzia eremuak eta Geroa oroimenetik. Jaialdia Arriaga Antzokian hasiko da, Esanezin taldearen emanaldi batekin eta Zero Chou zinegile taiwandarrari emango zaion Ohorezko Sariarekin. Itxiera Bilborocken izango da, ekainaren 30ean. Euskal ekoizpenak ere izango dira, hala nola Jone, batzuetan film luzea eta sei film labur.
Deskargatu hemen.
The post Pipeprolis: Zinegoak jaialdian erresistentzia eta afektuen sareak gai nagusia first appeared on Bilbo Hiria irratia.