Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Manu Gaigne (perkusionista) eta Garazi Navas (eskusoinularia) musikariek “Sonografia Irudipenak” proiektua eta diskoa ekoiztu dute 2024an. Honetan, Euskal Herriko toki ezberdinetan garai batean egindako audio zein bideo grabaketak eta toki horietan gaur egun egindako zelai-grabaketak erabiliz, ikus-entzunezko pieza propioak sortu dituzte.
Manu Gaignek bere ibilbide aberatsa aurkezteaz gain, Euskal Herriko soinu-paisaian zeharreko bidaia ezberdin hau bizitzera gonbidatzen gaitu …
*Ekainaren 13an, ostiralez, arratseko 8etan « Sonografia Irudipenak » proiektuaren pieza musikatuak interpretatuko dituzte Garazi Navasek eta Manu Gaignek Urepeleko Amerikanoinea zentroan (Joseba Arrizabalagaren artelanen erakusketarekin batera).
Musika : Joan Baez « Txoria Txori », Urtz « Hegoak », Trio Mandili « Me shen mikvarkhar (I love you) » (Georgia).
Jatorria / source : Radiokultura