Clair Obscur: Expedition 33k zur eta lur utzi gaitu

Analisirik gabe gabiltza aspaldion Game Erauntsian, baina lasai, oraingoan ederra dakarkigu-eta. 2025eko bideojokorik interesgarrienen artean kokatu da Clair Obscur: Expedition 33, eta, zer esango dugu, ikaragarria iruditu zaigu.

Final Fantasy edo Persona bezalako JRPG maitatuengandik ikasten duen titulu frantsesa dugu. Sandfall Interactive talde hasiberriaren lehen lana da, gainera; halere, prentsaren zein jokalarien aldetik maisulana dela baino ez dugu entzun. Magiaz betetako mundu interesgarria, gidoi berezia, pertsonaia xarmagarriak, txandakako borroka dinamikoak eta soinu banda itzela, dena dauka Clair Obscurrek.

Albistegian Nintendo izan da berriz protagonista. Egun gutxi geratzen dira Switch 2 kontsola gure etxeetara iristeko: ekainaren 5ean merkaturatuko dute japoniarrek. Bitartean, Switch originaleko joko zaharrak biziberrituko dituzte gailu berrian doako gaurkotzeen bidez: Super Mario Odyssey, ARMS, Pokémon Scarlet eta Violet edo Captain Toad: Treasure Tracker bezalako lanek hobekuntza grafikoak eta gehiago jasoko dituzte.

Stellar Blade iazko bideojokorik handienetakoa izan zen PlayStation-entzat. Orain, Shift Up talde hego korrearrak Complete Edition bertsioa iragarri du: PS5era iristearekin batera, PCan ere ikusiko dugu.

Mafia: The Old Country ere ekarri dugu gurera. 2K Games-en mafisioen abentura berriak kaleratze data jaso du: abuztuaren 8an eramango gaitu Siziliara. AEBetatik aldenduko gara, hortaz, eta denboran atzera egingo dugu, 1900. urtean kokatuko baita.

Polemikentzako tartea ere eduki dugu. Bungie talde famatuaren Marathon berriak lapurtutako arte baliabideak erabiltzen dituela salatu du diseinatzaile batek.

Hurrengo podcasta

'The Last of Us Part II Remastered' maisulaneko mundu ilunean barneratu gara Ellie gaztearekin

al. Eka 2 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan