A Desalambrar

A desalambrar : Apirilak 29: Gerra hemen da

Askapena erakunde internazionalistak pasa den martxoaren 15 eta 16an antolatu zituen topaketa antiinperialisten edukia zabaltzen jarraitzen dugu. Gaurkoan “Gerra hemen da: Europar Batasuna, inperialismoa eta gerra” izenburupean eskeini zuten hitzaldia emititu dugu gure irratsaioan.

Irakurketa orokorretik zehatzera igaroaz, ofentsiba inperialista Europan eta Euskal Herrian nola gorpuzten den aztertzen da bertan; burgesia europarraren eta euskal burgesiaren apustu estrategikoa zertan oinarritzen diren ere agerian uzten dira.

Hurrengo podcasta

Egun Ero: maiatzak 5

al. Mai 5 , 2025