KULTURKUBOA : Luzienekin Apirilak Maiatz ! + Alvarok Ezezez aldarrikatzen du …

Aste honetako Kultur Kuboan : 2025 urteko udaberrian Maiatz argitaletxeak beste 4 liburu argitaratu ditu : « Hegiz hegi » – Jean-Louis Davant, « Lertxunek ekarri zuten » – Kariñe Errazkin, « Itsasoa noraino, haraino » – Antton Kazabon eta « Uztaritzeko Kotilunak » – Xabi Castorene. Maiatzeko koordinatzailea den Luzien Etxezaharretak plazaratu dituzten liburu berriak aurkezteaz gain, gaur egungo mundu gatazkatsu honetan kultura eta literaturak bake tresnak direla segurtatzen dauku …

Emankizun honen bigarren gaia : Ezezez taldea, 2022an Bilbo inguruan sortutako post-punk eta rock laukotea da. Alvaro Olaetxea taldeko bateri jolearekin hitz egiteko aukera izan dugu. « Katuzaldia » deitutako bigarren diskoa aurkezteaz gain, taldearen sorrera eta filosofia aipatzen digu Alvarok.

Musikak : Gatibu « Bizitzeko gogoa », Ezezez « Static Txomin », Belako eta Anari « Deus ex machina ».

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Kontzertuen iragarpenak

al. Api 14 , 2025