KULTURKAPSULAK : Zurrumurrua ez da sekulan amaitzen … (Xabier Erkizia)

Xabier Erkizia Martikorena Lesakarrak soinugintza eta entzumenarekin lotura duten egitasmotan lan egiten du azken 30 urteotan.

 

Musika elektronikoarekin harreman estua izan ondoren, Berako ERTZ festibalaren sortzailea izan zen. Dantza, antzerki edo zinema munduarendako ere soinu diseinatzaile lanetan aritu izan da eta 2021ean O GEMER bere film luzea estreinatu zuen.

Bestalde, soinu instalazioak nazioartean antolatzeaz aparte, komunikabide eta eskoletan entzumenaren kultura zabaltzeko saioak aurkezten ditu baitaere.

 

Xabierek, soinua eta entzumenarekin duen erlazioa azaltzeaz gain, Axut antzerki taldeak antolatutako « Bidasoa Mintzatuko balitz » sorkuntzarendako zer ekarpen egin duen azaltzen dauku.

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Ainhoa Elizondo · XoOoo

og. Abe 12 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan