Boga ta Zixe 5. tenporadi 2023-2024 2. irratsaioa

Bagatoz bueltan abenduko irratsaioagaz!

Abenduaren 16an Bilboko Miribillan jokatu zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala izan dogu berbetagai.

Lehenik Gorka Pagonabarraga eta Jone Uriaren arteko zortziko txikiko ariketa entzun dogu, ondoren Gorka eta Oihana Bartra hamarreko txikian, Aissa eta Nerearen puntu erantzunak, buruz buruko saioko seiko motza eta amaitzeko bakarka gaia emanda Nerea lehenik eta Jone ondoren.

Saioa amaitzeko Aissaren eta Gorkaren azkanengo agurrak entzun doguz eta Su Ta Gar taldearen Alarma (2022) diskako “Enborra” kantuagaz itxi dogu saioa.

Datorren hilabetera arte! Ondo amaittu eta hobeto hasi!!! Urte zaharrari agurra eta barriari egurra!!!

Hurrengo podcasta

Sector Conflictivo #06 | RRRRR. Idoia Zabaleta. Capítulo 5: REALISTA

az. Abe 20 , 2023