U-24 GORA PALESTINAR ERRESISTENTZIA

Gaurko irratsaio osoa Palestinari eskeintzera gatoz. Bi aste besterik ez ditu behar izan Israelek 5.000 palestinar akatu eta beste 15.000 zauritzeko. Kalteak zenbaezin eta sufrimendu infinito honetan palestinarrek oraindik ere borrokatzeko hautua egiten dute. Baina ez da azken eguneko kontua, hamarkada luzez egin diote aurre etsaiari. Palestinar herriak ondo baitaki existitzen eta erresistitzen.

Gauzak horrela sionistek burututako genozidioa salatzeko Euskal Herriko hainbat eragilek manifestazio nazionala deitu dute larunbat honetan urriak 28, Bilbon 18:00etan Jesusen Bihotza plazatik abiatuko dena. Azken gertakariak bakarrik ez, azken 75 urtetan pairatutako kolonizazio, okupazio, apartheid zein garbiketa etnikoa salatu nahi da ere “Gora palestinar erresistentzia. Sionismoa genozida” lelopean.

Abestiaren erradiografian Rodvexa rapera venezolarrak azken egunotan sortutako kantua entzuteko aukera izango dugu: ‘Manifiesto por Palestina’. Bertan besteak beste hurrengo galdera botzatzen du: ¿dónde están los organismos internacionales?. Ba horren erantzuna gure hurrengo tartean botatzeko asmoz gatoz.

‘La comunidad internacional: ¿juez, mediador o complice?’ horrela izendatu du Walter Wendellin internazionalistak bere gaurko kolaborazioa. Bertan arreta berezia eskeiniko die palestinar presoei eta urtetan jasandako errepresio krudel eta inpuneari.

Israeli Boikot! Sionismoa Genozida. Gora Palestinar Erresistenzia!

Hurrengo podcasta

XTP #072 Fimopunk

ar. Urr 24 , 2023