Ahuntza bueltan dalaaa!!!

Iepakixou ia denoi!

Guk ere hasi dugu gure 18. denboraldia. Kolaboratzaile berriak izango ditugu aurten eta saio bereziren bat egiteko asmotan ere bagabiltza. Ojokudaiu!

Lehen saio honetan, hain zuzen ere kolaboratzaile berri bat estreinatu da, naiz eta lehenago gure uhin askeetan izan zen. Arkamurka natur elkarteko kidea den Aitor izan da gurekin, eta aurrerantzean Arkamurkako kideak hilabetean behin etorriko zaizkigu gure gela arroxera. Gaurko honetan 44. natur asteaz aritu gara Aitorrekin (beno, eta baita gauza gehiagoz ere).

Entzun ezazue!

 

Hurrengo podcasta

Deñe x 2

ig. Urr 15 , 2023