KULTURKUBOA : Eneidaren nekazaritza bidaiak + Edurne Azkarate « Irati » filmaren aktorea …

Aste honetako Kultur Kuboan : Gaztedanik aitonaren Debako etxaldean pasatzen zituen uneak ahanztezinak direla onartzen dauku Eneida Egaña Larrañagak. Ondorioz, geologia ikasketak utzi eta, nekazaritza ikastaro-bidai ugari egin ondoren, Oñatiko Arantzazuko artzain eskolan ikasten ari da. Lohitzune herriko « Pedronia » etxaldean aurkitu dugu Eneida, ahuntzen hazkuntzan trebatzeko denboraldi bat pasatzen ari zelarik eta berarekin solastatzeko parada izan dugu …

Emankizunaren bigarren partean, Edurne Azkarate, Oiongo aktorearen ezagutza eginen dugu. Edurnek « Irati » filma ospetsuan izen bereko pertsonaia jokatzeko aukera izan du. « Irati » euskal mitologian, naturan, amodian eta istorian oinarritzen den luzemetraia da (Paul Urkijok zuzendutakoa).

Musika : Hania Rani « Living », The Boyfriends « Araw ng Pasko » (Filipinak), Gatibu « Apirilaren 27 »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Baldur’s Gate 3, 2023ko bideojokorik onena ote?

al. Ira 25 , 2023