KULTUR KAPSULAK : Ahuntzekin mintzatzen naiz, nire lankideak bait dira … (Joana Parot)

Radiokulturan 2 urtez lan egin ondoren, norabide aldaketa haundi bat gauzatzeko erabakia hartu zuen Joana Parot baionarrak. Izan ere, Joanak betidanik izan du buruan laborantxan lan egiteko asmoa, naturarekin lan egiteak eta etxe ekoizpenak eraldatzeak erakarririk. 2019-an zitzaion aukera agertu, Uztaritzeko Arruntza auzoan laborantxako lur batzu libratzen zirela jakiterakoan, herriko etxearen laguntzarekin, ahuntz Pirenaika hazkuntzan instalatzeko proiektua abiatu ahal izan baitzuen. 2 urteren buruan, lehen ahuntz gasnak ekoizten hasi da. Etxaldeari Apalaga izena eman dio, bere lurrak zeharkatzen dituen errekaren izena da.
Ahuntz Pirenaikekin lan egitea nolaz erabaki zuen azaltzen digu Joanak …

Jatorria : RadioKultura

Hurrengo podcasta

LANAREN EKONOMIA: Azpiegiturak eta makroekitaldiak turistifikazioan sakontzeko

az. Uzt 12 , 2023