KULTURKUBOA : Kulunkarekin Feldenkrais ariketak egiten ditut …

Aste honetako Kultur Kuboan : Beltzane Obanosek “Kulunka Feldenkrais” izeneko gunea ireki berri du Ahurtin. Feldenkrais Metodoak gure gorputzaren kontzientzia hartzera eramaten gaitu, espazioan eginitako mugimenduen bidez. Metodo hau Moshe Feldenkrais-ek garatu zuen 1950eko hamarkadan, belauneko lesio baten ondoren, bere burua sendatzeko asmoz.

Beltzanek metodo hau nola ezagutu zuen kontatzen digu eta eskaintzen dituen taldekako eta banakako kurtsoak azaltzen ditu…

*Opari gisa, deskubritze saio txiki bat gidatzea onartu du Beltzanek … beraz, itxi begiak eta animatu zaitez ariketak egiten !

Musika : Birkit « Inertzia », Cake « I Will Survive »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Eguneko elkarrizketa - Izar Aizpuru

al. Eka 12 , 2023