KULTUR KAPSULAK : Adurrek, 1789ko ohoinak aurkitu ditu !! (Adur Larrea)

Marrazkilaria den Adur Larrea, 2021eko «Eke-Elkar literatura beka»ren irabazlea izan da «Lurbinttoko ohoinak» komiki egitasmoarekin.

Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko dituzue xuri ta beltzez den komiki honetan.

 

Entzun ezazue : istorioaren intriga aipatzeaz gain, komikiaren sormen prozesua deskubriarazten digu Adurrek.

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Zer dio jendeak karrikan? 

az. Api 12 , 2023