Lehia Gasteizko laukoteak “Tres rotos y un descosido” diskoa kaleratu berri du. Taldearen lehen lan luzea da eta larunbat honetan aurkeztuko dute Gasteizko Urban Rock Concepten
Alvaro, Sergio, Iñaki eta Unaik osatzen dute Lehia. 2020an sortutako taldea da, talde post-pandemikoa, eta lehen entsegu egunak zein zenbait kontzertu jo ostean, 2021ean “Cinco noches” maketa kaleratu zuten. Orain beraien lehen lan luzea aurkeztu berri dute: “Tres rotos y un descosido“, 9 kantutako rock koktela. Larunbat honetan Kalimotxo Rock jaialdian arituko dira Sincope eta Dientes de Luna taldeekin batera.<






























