KULTURKUBOA : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat …

Aste honetako Kultur Kuboan : Julen Achiary, ahotsarekin esperimentatzea maite duen euskal kantari eta musikariak, Toulouseko lagun batzuekin 2017an sortutako « Belugueta » talde okzitaniarra aurkezten dauku… « Belugueta » taldeak (langue d’oc hizkuntzan : txinparta) berak asmatutako sorkuntzak kantatzen ditu okzitaniarrez, polifoniaren indarra baliatuz.

Bestalde, Lurrama, laborantxa iraunkorren 17. besta, azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da Miarritzen « Mendiguneak bizirik » lemarekin. Laboraria eta « Lurrama » antolakuntza taldean den Miren Harignordoquyk hitzordu honen ibilbidea eta garrantzia aipatu digu …

Musika : Belugueta (Zuzenezko grabaketa, Itsasuko Errobiko Festibala 2022), Eddie Vedder « Society ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Sarean Zehar #344: [Twiterren garai berria hasi da, Elon Musk-en eskutik]

al. Aza 7 , 2022