Eta azken urteetan zer?

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

Bederatzigarrena eta azkena da honako saioa, eta bertan, azken urteetan feminismoaren baitan sortu diren korronteen eta dauden eztabaiden zertzelada txiki batzuk eman dizkigu Beatriz Rubiok.

Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.

Hurrengo podcasta

POTTO: Anonyme Popular eta Plentziako Antolin jaietako bertso-jaialdia

ol. Urr 14 , 2022