Zer adostu zuten Jonh Stuart Mill eta Harriet Taylorrek ezkondu aurretik?

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

Ezkondu aurretik tratu bat proposatu omen zion Jonh Stuart Millek Harriet Taylorri eta Beatriz Rubiok kontatu digu zer adostu zuten bosgaren saio honetan.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: ‘Balbea’ ATX teatroren ikuskizun berria aurkeztu digu Iñaki Ziarrustak

az. Ira 14 , 2022