Borroka, maitasun eta traizio istorioak | Aurkezpena eta aurrekariak

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela. 

Bederatzi saioetan lehena da honakoa eta testuinguruan kokatzeko baliatu du Beatriz Rubiok.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: ‘Balbea’ ATX teatroren ikuskizun berria aurkeztu digu Iñaki Ziarrustak

az. Ira 14 , 2022