ETXEHUTS

Etxebizitzaren gaia ardatz, Txapa irratia kalera ostiral honetanEguna: martxoak 11, ostiralaOrdua: 19:00Tokia: Kartzela ZaharraZuzeneko irratsaio bat egingo dugu Txapa Irratian Bergarako Kartzela Zaharrean. Irratia estudiotik kalera ateratzeko ohitura berreskuratuz, herritarrek irratsaioa zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango duzue Kartzela Zaharreko areto nagusian 19:00etik aurrera.’Sasi guztien azpitik’, herriko gai ezberdinak kolektiboki jorratzeko sortutako irratsaioa da eta kasu honetan Martxanterak talde feministarekin elkarlanean egiteko gonbodapenari eutsiz sortutako ekimena da.Oraingoan Etxehuts izenpean,  etxebizitza eta alokairuaren arazoak izango ditugu hizpide. Bergarako udaleko ordezkaria,  Stop Deshaucios, alokairuaren inguruko testigantzak, eta Donostialdeko okupazio bulegoko kideen ahotsak izango dira entzungai, amaieran galderak edota denon arteko solasaldia egiteko aukera izango dugu.

Hurrengo podcasta

«Ezin dira erregai fosilak berriztagarriekin edo hidrogenoarekin ordezkatu»

lr. Mar 12 , 2022