Beranduegi 2×11: Guk ere txosna bat nahi dugu!

Urkulluk parranda egiteko baimena eman, eta denok txosnengatik borrokan hasi. Bada guk ere nahi dugu txosna bat Gasteizen. Nori bidali behar diogu komunikatua? Eta zenbat orrikoa?

Baina badira festa baino lehentasun gehiago duten gaiak: ‘Patrulla Caninako’ hauteskundeak egin dituzte, eta Erne, orain arteko “buenismoa” amaitzera doa.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

Hurrengo podcasta

Sector Conflictivo #04 | La luna de Valencia. Idoia Montón y Las Siete Ventanas

og. Ots 17 , 2022