Laixiar Irratia ezagutu dugu Ander Duñabeitia kidearekin

Urtebeteko ibilbidea beteko du Arrosa Irrati Sarearen parte den ‘Laixiar’ irratiak datorren astean, eta gaurko ‘Ostiraltxo’ saioko ‘Gure Transistorea’ atalean, beraiek gertuagotik ezagutu nahi izan ditugu. Joan zen astean gainera, Arrosa Irrati Sarearen IX.Topaketak beraien herrian ospatu ziren, Iurretan hain zuzen ere eta ospakizunaren inguruko balorazio bat ere jaso nahi izan genuen familiako lagun berrien eskutik. Aurrera begira dituzten asmoen inguruan ere aritu gara hitz egiten Ander Duñabeitia kidearekin batera.

Hurrengo podcasta

GASOLINA USAINA | Kongoko Dandiak

lr. Aza 13 , 2021