Klask! : 3/03 │ Nobedadeen Kutxa eta Eñaut Egiluz (Atlantiko Beltza)

Lehenik eta behin, Nobedadeen Kutxa arakatuko dugu. Azken asteetan hainbat LP argitaratu dituzte eta horiek sastatzen emango ditugu hurrengo asteak. Gaurkoan Curtis Hardingen ‘If Words Were Flowers’ itzela eta The Excitements taldeko ‘Keepin’ On’ izango ditugu hizpide.

Gero Eñaut Egiluzekin egingo dugu berba. Eñaut Iruñerria Jamaika Clasheko kidea eta Atlantiko Beltza jardunaldien antolatzaileetako bat da. Jakingo duzuen moduan, azaroak 12, 13, 14 eta 19, 20 eta 21 jazoko dira jardunaldi horiek, musika eta politika ardatz duen jaialdia, hain zuzen ere.

Eta amaitu baino lehen sasisorpresatxo bat.

The Excitements – The Crab

Curtis Harding – Explore

Curtis Harding – Were’s The Love

Curtis Harding – Forever More

The Excitements – Mr. Landlord

The Excitements – Wait For Me

Thee Baby Cuffs – You’re My Reason

Akatz – No Te Saldrá Bien

Dirty Dozen Brass Band – Best of All

Orgone – Working For Love

Hurrengo podcasta

Kiara Angulo (UIB): “EHUk ezarritako zigorra ez da nahikoa izan irakasle honek klaseak ematen jarraitzen duelako”

ar. Aza 9 , 2021