Xabi San Sebastian izan dugu aste honetan gure uhinetan

Hilabeteko azken bertso-tartean, Xabi San Sebastianekin bat egiteko aukera izan dugu ‘Ostiraltxo’ saioan. Modu horretara, duela urte bat eta erdi hasi zuten ‘Loreak eta Zauriak’ proiektuaren inguruan hitz egin nahi izan digu. Beste modu batera esanda, ikuskizun bat dela esan genezake eta Xabier Lere olerkari zein kantautoreak landutako diziplinen ibilbidea planteatzen du. Ataun irratian, gehiago eta gertuagotik ezagutu nahi izan dugu egitasmoa eta ohore hutsa izan da gainera.

Hurrengo podcasta

Julen Alonso trikitilariaren bisita jaso dugu aste honetan gurean

ol. Mai 28 , 2021