Hendaiako Gaztetxea eta Aitziber Saroberen kolaborazioa

Iepakaixou!

Igande honetan PCRrik gabe sasi-muga igaro eta Hendaiara joango gara. Bertako Gaztetxeko kideekin hitzegingo dugu etxebizitzaren egoera salatu asmoz abiatu berri berri duten kanpainaren inguruan, eta bide batez Gaztetxearen ibilbidea eta egoera ere ezagutzeko aukera izango dugu. Lehenago ordea, Aitziber Sarobe etorriko zaigu, beti bezala, hitzak zorroztasunez botatzera. Oraingoan arrantza kontuak ekarrizko dizkigu, beraz arrantzaleok adi egon! Amaitzeko maitasun/gorrotozko FMrideak ere ez dira faltako.

Hau dena, igande honetan, maiatzak 23, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an edota arraio.eus webgunean. Entzun ezazue!!!

Hurrengo podcasta

HL - Zalaprastismue

lr. Mai 22 , 2021