Zeelanda Berria #01 | Springora: Onespena, abusua, literatura

Zeelanda Berriaren lehenengo saioan Vanessa Springoraren Le Consentement liburua izango da abiapuntua eta literatura eta pederastiaren inguruan hausnartzeko baliatuko dugu. Springora eta Gabriel Matzneff-en kasutik abiatuta, beste kasu batzuetara egingo dugu jauzi, hala nola, Bianca Lamblin eta Simon de Beauvoir/Jean Paul Sartre, Jaime Gil de Biedma, eta Sandro Penna. Kasu bakoitzaren ertzak azaltzen eta aletzen saiatuko gara, aurre juzguko begiradak eta analisi totalizatzaileak ekidinez. Zer suposatzen du literaturan abusua errepresentatzeak? Zein alde dago literatur-genero batetik bestera? Zer eragin du idazlearen figuraren gurtze publikoan? Nola erabili dute abusatzaileek literaturaren sona abusua estaltzeko?

Hurrengo podcasta

Kaserna x 3

az. Mai 19 , 2021