Maiatzaren 1a izan du oraingoan Gorka Lizasok kantu-zerrenda osatzeko aitzakia

Urteko bosgarren hilabeteko lehen ostiralean ere, zintzo baino zintzoago gerturatu zaigu Gorka Lizaso kolaboratzailea Ataun irratiaren estudiora, eta kantu-zerrenda bikaina osatu du beste behin ere. Maiatzaren 1a izan du hizpide oraingo honetan musikari eta kantautore gipuzkoarrak eta modu horretara, Betagarri, Berri Txarrak edota Anje Duhalde bezalako artista handi eta musika talde paregabeak entzunarazi dizkigu ‘Ostiraltxo’ saioaren uhinetan.

Hurrengo podcasta

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Zertan jolasten duzue jolastorduan?

lr. Mai 8 , 2021