Topa in Topo #18 Zarautz

Hona hemen Topa in Topo irratsaioaren 3. denboraldiko laugarren bidaia. Oraingoan Zarautzerako bidea hartu dugu eta Anestesia taldearen “Zirkulutik espiralera” azken diskaren aurkezpenetik, hau da, 2015eko otsailaren 7tik kaleratu diren Zarautzeko hainbat CD, LP, EP edo kassette entzun ditugu. Ah! Eta saio amaieran, ZarataZarautzeko B jauna eduki dugu telefonoaren beste aldean Ërnia eta Connecticut-Estatu Batuetako Condemned taldeak atera duten “Strike to kill” LP-az hitz egiten!!

.: Hilabesteko diska: La Excavadora (Mauka / Lengua Armada)

.: Hurrengo geltokia… Zarautz 2015-2021: Anestesia, The Brutal Band, Mor More, Osso, Hilkar, Low Riders, Metralleta, Perlak, Pottors Ta Klito, Paniko, Sofa, Buffalo, Drumkopters, Eraso!, Hägëndäs, Skasti, Managaitz, Occhi di Farfalla, Optika, Total Arse, Peedhö, Ërnia, Condemned (Hartford-Connecticut), Serge.

Igo gurekin bagoira!! Tipi Topo!!

Hurrengo podcasta

Kera Deia | Synthwave (II)

ig. Ots 14 , 2021