LUR ETA MURMUR: EHUN ALDIZ UHINAK BURUJABETZEKIN EHUNDUZ

Bizitza ospatzekoa da, gauza txikiak zein handiak, eta Lur eta Murmurren ospatu nahi dugu gaur zifra borobil batera ailegatu garela!! Bai, 100 aldiz uhinetara salto egin dugulako! Hau da marka!

2012an Bilboko desagertutako Tas Tas Irrati Librean Bizilurretik LEKI LUM izenekin sortu genuen elikadura burujabetza, feminismoa eta internazionalismoa oinarri dituen irratsaioak 100 programak bete ditu 97 Irratiaren altzoan, Lur eta Murmur izenarekin.

Baina ospakizunek lagunak barik ez dute zentzurik, behintzat guretzat. Horregatik gure mikrofonoetatik beraien borroken testigantzak zabaldu eta partekatu dutenei Lur eta Murmuren festara gonbidatu diegu, haien berri eman eta zorion agurrak bidali diezagutela. Gure harridurarako munduko hainbat tokitik jaso ditugu mezuak: Argentina, Brasil, Nicaragua, Honduras, Espainia eta Euskal Herriko lurralde guztietatik!!

Animatu zaitez eta etorri gurekin festara!!!

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Saharako elikagai bilketa, Obra Basaburuko udaletxean, Lacalle dokumentalaren estrenoa

og. Ots 4 , 2021