A desalambrar : U-26 Errepresioa eta gerra Estatuen eta inperialismoaren eguneroko ogia!

Hasteko Paraguayra joko dugu, eta horretarako miltante eta abokatu argentinar bat izango dugu telefonoaren bestaldean. Negro Soarezek Paraguayko ejerzitoak azken basakerien berri emango digu. Errepresioa mugarik ez duen herri paraguayarraren erresistentziak eta borrokamoldeak hausnartutzea ere da gure asmoa.

Paraguayrekin jarraituz Abestiaren erradiografiarako bertako polka bat ekarriko digu Renek. Azken hilabetetan Paraguayko gobernu faxistak erahil eta desagerrarazi dituen hiru neskatilen omenez entzungo dugu gaur Pájaro Txogui izeneko kantua.

Ostean Amparo Las Heras izango dugu solaskide, Yemenen guda bat egon badagoela gogogarazteko asmoz.

Amaiera aldera gaurko Hitzak tartetxoan iraultzaile handi batzuen heriotzen eferideak aitzaki beraien sormen teorikoaren lagin batzuk eskeiniko dizkizuegu.

Aipatutako guztia eta zerbait gehiago hurrengo 90minututan, uhinak martxan eta mikroak prest. Has gaitezen beraz munduko azken gertakariei errepasoa emanez, Bearen ahots eta Jesusen eskutik, gazeta internazionalistarekin.

Hurrengo podcasta

ADI - Lamétéo, euria eta eguraldi ederra egiten dakiena!

az. Urt 27 , 2021