Amaia Iturrioz bertsolariarekin kontu-kontari aritu gara

Pello Errota bertso sariketako irabazle Amaia Iturrioz izan dugu gaurko honetan Ostiraltxo saioan, lehiaketaren ingurukoak ezagutu eta saritua zoriondu ahal izateko. Joan zen igandean jokatu zen finala Asteasuko pilotalekuan eta Iturriozek giro hotza izan zela zehaztu bazigun ere, ezin hobeto moldatu zen mikroaren aurrean eta txundituta utzi gintuen guztiok.

Jon Martin sailkatu zen bigarren eta Iñigo Izagirrek lortu zuen bertso onenaren saria. Ez da ordea urretxuarrak irabazitako lehen txapelketa, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa, Osinalde txapelketa eta Erniarraitz sariketa ere jokatu eta garaile atera baitzen horietatik ere.

Hurrengo podcasta

Terranobako Salau: terra-laiho

lr. Urt 9 , 2021