SATELITEAK x 43

Gaurko Sateliteak saioan gure mixen atalaren kapitulu berri bat izango dugu. Bihotza dj eta eragile kulturalak Gasteiztik egin digu bisita eta ordu erdi inguruko podkast benetan elegantea utzi digu gurean. Gainera zuzenean grabatua izan zen saioa da orain aste gutxi Gasteizen bertan dagoen Dark’A’Head aretoan. Begiak itxi eta bidaiatzeko modukoa!
Saioaren lehen minutuetan Auterche, Nosaj Thing, Dengue Dengue Dengue. edota Black Motion artisten musika berria entzun dugu.

Hurrengo podcasta

POTTO: Bizkaia izan dugu mugarri gaurko POTTO saioan.

og. Urr 29 , 2020

Podcast gehiago