PANDEMONIYUA: Andoni Vulk

2020an abiatutako ‘Etxeko Uzta’ podcastaren adar bat da ‘Pandemoniyua’. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Andoni de la Cruz gonbidatu dugu, Vulk taldeko abeslaria.

‘Pademoniun’ hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat. ‘Pademoniun’ hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa…pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.

Andoni de la Cruzentzat gogorrena konfinamendua izan da.  «Izan da paranoia bat» dio  «inork ez zekien zer zen, eta gogorrena izan da, bi hilabete eta piko etxean egotea, hirian, menditik urrun» esan digu: «Zure bizitza izoztuta geratzen da. etxebizitza duzu eta intenetek eskaitnzen dituen mierdak».

Gasteizko Jimy Jazz aretoan jo Vulk-ek azken kontzertua. Publikoa aulkian, eta musukoarekin. Hala ere, sentsazioa nahiko ona izan zela esan digu. Hasieran balortatu zuten kontzertua bertan behera uztea baldintzengatik baina gero aurrera egitea erabki zuten. Beran grabatu berri duten diskako kantuak jo zituzten bertan, nahasketak egiten ari dira orain, eta disko berriari buruz galdetuta, bi aldiz pentsatu gabe dio: «brutala da!».

Vulkeko abeslariak pentsatzen du instituzioetatik ez dela nahikoa egiten ari kultura susperteko. «Ez dugu inolako laguntzik gauzak antolatzeko. Kultura beti egon da hirugarren lerroan, ekonomikoki ez du interesatzen».

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Nhil x 3

al. Urr 26 , 2020