Beranduegi 7: Kirol eskirol

Aste honetan pilotarien greba sakon aztertu dugu “Kirol eskirol” saio berezian, eta egoera ikusita, susmoa dugu pilotariek ez ote duten Euzkitze bahitu. Baina hori saio honetako partaideok eta espainiarren erdiak uste duena besterik ez da. Entzun saioa eta esango diguzue zer pentsatzen duzuen.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

Hurrengo podcasta

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #184 Urriko iluntasunean

og. Urr 22 , 2020