AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA | 15. denboraldiko lehen eztulak igande honetan!

Bueltan da Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioa!!!

Bai, badakigu denak zai zinetela, igande gauak goxatzeko zerbait falta zenutela… Hemen gara, iritsi da unea: urriaren 18an, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3 eta arraio.eus webgungean izango gaituzue!

15. denboraldi honetarako gure kolaboratzaileen maila igo dugu (pixka bat bakarrik). Txandaka gurekin izango dira igandero Iñaki Gil de San Vicente, Aitziber Sarobe, Ahoztar Zelaieta eta Samai zuloko sorgiña! Eta aurtengoan ere maitasun/gorrotozko efemerideak ez dira faltako noski!

Ikasturte hasierarako hona gure plana: Iñaki Gil de San Vicenterekin solasaldia espainiar genozida inperialisten arrazaren egunaz eta herriko ikasleekin ere arituko gara urriaren 12az.

Galduko duzu? Espero ezetz… Iganderarte beraz!

Hurrengo podcasta

HERRIEKIDE | Uxue Azkona ilustratzailea eta Pello eta Maria, Lorian proiektuko sortzaileak

al. Urr 19 , 2020