BILYNCH: Eternal Sunshine of the Spotless Mind

Filma ikusi eta gero Beñat Iturriozek aste bat pasa du malenkoniatsu; eta adi, hau baita Oskari Seinentzako «baina gutxien jarriko diodan filma da». Eternal Sunshine of the Spotless Mind da hilabete honetarako aukeratu dugu filma, (¡Olvidate de mi! itzuli zuten izenburua gaztelerara). Eta zuk, pentsatu al duzu noizbait: zer gertatuko litzaiguke gure oroitzapenak ezabatuko bagenitu?

2004ko filma da, Michel Gondryk zuzendua eta Charlie Kaufmanek idatzia. Narratiba ez-linealarekin salto egiten da denboran atzera eta aurrera eta Oscarra irabazi zuen gidoi originalagatik. Film honek baditu zale sutsuak eta etsai amorratuak, eta hori ere argi ikusi da Bilynch saio honetan.

Jim Carrey eta Kate Winslest dira protagonsita nagusiak, beraiek dira Joel eta Clementine, seko maitemintzen den bikotea. Mark Ruffalo, Elijah Wood, Kirsten Dunst eta Tom Wilkinsonek ere parte hartzen dute.

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Sega Sound Killers x 2

al. Urr 12 , 2020

Podcast gehiago