Beranduegi 3: Te qifsha, Bingen!

Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jaso arren, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatzea. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta Bingen Suziriaren suzko hitzetara azkenik. Bide malkartsua, inondik inora ere.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

Hurrengo podcasta

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #180 Bizkaia maite

og. Ira 24 , 2020